Euskal Idazleen Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Euskal Idazleen Elkartea |
Izen laburra | EIE |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | European Writers' Council (en) eta Euskal Kulturgileen Kidegoa |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Espainiako elkarte |
Historia | |
Sorrera | 1982 |
webgune ofiziala |
Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an sortu zuten, euskal idazleak —hau da, euskaraz idazten dutenak— biltzeko asmoz. Egoitza Donostian du.
Euskal Idazleen Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. 380tik gora bazkide ditu gaur egun, eta horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea.
2016an 380 bazkide zituen, herrialdeka horrela banatuta: Gipuzkoan 157, Bizkaian 77, Ipar Euskal Herrian 29, Nafarroan 24, Araban 20 eta erbestean 2 (Granadan eta AEBetan)[erreferentzia behar].