Euskal Wikilarien Kultura Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Euskal Wikilarien Kultura Elkartea |
Mota | Wikimediako erabiltzaile taldea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kide kopurua | 59 |
Agintea | |
Lehendakaria | Gartxoak |
Historia | |
Sorrera | 2016ko uztailaren 9a |
webgune ofiziala |
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) Euskarazko Wikipedia sustatzeko elkarte bat da, 2016an sortua[1][2]. Era berean, irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, Wikimediako erabiltzaile taldetzat onartua. Euskal hizkuntza, euskal kultura eta jakintza unibertsala ditu ardatz. Giza ezagutza guztia euskaraz eskuragarri jartzeko asmoa du.