Euskal Y-a

Euskal Y-a
Map
Datu orokorrak
Garraio motaAbiadura handiko trena
Leloa«Trenbidea da bidea»
Geltokiak5
JabeaADIF
Euskal Trenbide Sarea
Webguneawww.euskalyvasca.com
Ustiapena
Hasiera2026[1]
EragileaRenfe Operadora
Eusko Trenbideak[2]
SNCF
Ibilgailuen luzeraBidaiariak: 200 - 400 m Merkantziak: 750 m
Datu teknikoak
Luzera169,9 km
Galiboa1.435 mm
Abiadura maximoa220 km/h (bidaiarientzako)
90 km/h (zama garraioentzako)
 Mapa
Hendaia 
CONTg
 
 
STR
 
Irun 
INT
 
 
STR
 
Donostia 
INT
 
 
STR CONTg
 Biriatu
 
STRl
STR+r + STR+l
20px link=Fitxategi:BSicon_STR+r.svg
STRr
 
 
INT
 Astigarraga
 
STR
 
 
INT
 Ezkio-Itsaso
Bilbo-Abando 
KINTaq
ABZgr + ABZg+r
20px link=Fitxategi:BSicon_ABZgr.svg
 
 
STR
 
 
INT
 Gasteiz
 
STR
 
 
CONTf
 Burgos

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria, Euskal Y-a edo Gasteiz - Bilbo - Donostia Linea, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen abiadura handiko tren (AHT) sarea da, 169,9 kilometrokoa. Espainiako AVE sarearen zati bat ere izango da. Euskal Autonomia Erkidegoko lurretan sekula egindako gasturik handiena izango da: guztira 4.178 milioi euroren kostua izango zuela onartu zen 2006an; hala ere, 2020an dagoeneko % 54,7 gehiago zen kostua;[3] eta 2025eko otsailean, jadanik 5.000 milioi euro gastatu zirela eta guztira 9.000 milioi euro gastatu beharko zirela adierazi zuen Espainiako Garraio ministro Óscar Puentek.[4] Gastu hori Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordaintzen eta exekutatzen ari dira, Eusko Jaurlaritzak ordaindutakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunaren bidez —kupoaren bidez— bueltatuko zaiola. Behin lana amaituta, azpiegitura osoaren jabea Espainiako Gobernuaren mendeko Administrador de Infraestructuras Ferroviarias enpresa publikoa izango da.[5]

Eraikuntza lanak 2006. urtean hasi ziren, eta 2010ean bukatzea zen asmoa. Gerora, ordea, bukaera eguna 2012ra atzeratu zen lehenik; 2016ra, 2018ra eta 2019ra gero; 2021era eta 2023ra ondoren;[1] gaur egun, «2027aren inguruan» bukatzea espero da.[6]

Eztabaida eta liskar ugari sortu da, Euskal Y-a komenigarria den ala ez. Azpiegitura hori defendatzen dutenek diotenez, lanpostuak eta aberastasuna sortuko ditu, hegazkinaren erabilera murriztuko du, errepideetatik autoak, kamioiak eta istripuak murriztuko ditu, hirien arteko bidaia denborak laburtuko ditu, eta erosotasunean irabaziko da.[7] Aurka azaldu direnek diotenez, berriz, eraikitze eta mantentze kostu itzelek ekonomia galera handiak ekarriko dituzte, paisaian kalte handiak izango dira eraikitzerako orduan, hiriburuen alde eginez lurralde eredua areago polarizatuko du, eta hirien arteko trena egiten hainbeste baliabide bideratzeak herrien artean dagoen trena mantentzea eta hobetzea galarazten du.

  1. a b «Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak Euskal Y-aren eraikuntzarako hitzarmena aldatu eta enkomenda eguneratuko dute» Irekia (Noiz kontsultatua: 2017-12-23).
  2. (Gaztelaniaz) Transport.cat. Euskal Y-a, Euskadiko mugikortasunaren ardatza, Euskotrenek ustiatu ditzakeen Intercity zerbitzuekin. (Noiz kontsultatua: 2017-12-23).
  3. (Gaztelaniaz) Iriondo, Iñaki. (2020-06-17). «Una “Y vasca” sin salidas arrastra por ahora un sobrecoste del 54,7%» Gara (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  4. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-02-13). «El coste del TAV alcanza ya los 5.000 millones y subirá a 9.000, según el ministro Puente» naiz: (Noiz kontsultatua: 2025-02-18).
  5. (Gaztelaniaz) El Gobierno autoriza la modificación de los acuerdos para la construcción de la red ferroviaria en el País Vasco - Noticias - Sala de Prensa - Ministerio de Fomento. (Noiz kontsultatua: 2017-12-23).
  6. (Gaztelaniaz) «El ministro Óscar Puente fija "en torno a 2027" como fecha de finalización de la Y vasca» Cadena SER 2024-03-21 (Noiz kontsultatua: 2025-02-13).
  7. «Zer eskainiko dio euskal gizarteari?»[Betiko hautsitako esteka], Euskal Y-aren webgunea.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne