Euskal apologistak euskararen defentsa eta alabantzak egin zituzten idazleak izan ziren. Mendetan jasotako ospe galera konpensatzeko euskara bere neurria baino gorago eraman zuten, hizkuntzaren jatorria eta izeaera idealizatuz. Haien mezua garbia zen: beste hizkuntzen gainetik euskara kokatu behar zen.