Euskal baladak, erromantzeak[1] edo kontapoesiak[2] istorio bat kontatzen duten poema tradizionalak dira. Poema neurtuek sentimenduak kontatzen dituzte, baina baladek gertakariak kontatzen dizkigute, ahoz aho transmititu diren gertakariak. Horregatik, kontapoesia[3] izenez ere ezagutzen dira. Literatura idatziak eragin gutxien izan duen lekuetan gorde dira baladak, Zuberoa, Bizkaia eta Nafarroa Garaian. Bizkaiko Bermeo, Lekeitio eta Ondarroan itsasoa gaitzat duten balada asko bildu izan da, baina azterketarik sakonenak Arratia haranean egin dira, Arratia baita balada bilduma-lekurik aberatsena.