Euskal estatubatuarrak | |
---|---|
![]() ![]() ![]() | |
Biztanleak guztira | |
57.793 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Kalifornia: 20.868 Idaho: 6.637 Nevada: 6.096 Washington: 2.665 Oregon: 2.627 | |
Hizkuntza | |
estatubatuar ingeles, euskara, gaztelania eta frantses | |
Erlijioa | |
Gehiengo katolikoa, gutxiengo sekularizatua | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Euskaldunak |
Euskal estatubatuarrak edo euskal amerikarrak (ingelesez Basque Americans) euskaldun jatorria eta estatubatuar herritartasuna duten gizabanakoak dira. Ameriketako Estatu Batuetako 2000ko erroldan, 57.793 estatubatuarrek alde bateko edota euskaldun jatorri osoa dute. Euskal estatubatuar gehien dituzten estatuak Kalifornia (20.868), Idaho (6.637), Nevada (6.096), Washington (2.665) eta Oregon (2.627) dira.