Euskalgintzaren Kontseilua | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Idurre Eskisabel |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1997ko abenduaren 6a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Euskalgintzaren Kontseilua, maiz Kontseilua moduan laburtua (eta 2020ko abendura arte Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua[1]), euskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakunde ugariren bilgunea eta erakundea da, estrategia bateratuak eta adostuak lortzeko plaza. Idazkari nagusia Idurre Eskisabel da 2022tik.[2][3][4][5][6] Aurretik idazkari nagusia Paul Bilbao izan zen, 2010eko apiriletik, eta sorreratik ordura arte Xabier Mendiguren Bereziartuk izan zuen kargua.
Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten Euskal Herriko 30 talde baino gehiagok osatzen dute Kontseilua eta, hain zuzen, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede sortu zenetik. 1997ko abenduaren 6an ospatu zen sortze batzarra Durangon (Bizkaia), eta Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitza nagusia. Euskararen normalizazio prozesua bultzatzeko bi ildo nagusi lantzen ditu Kontseiluak: euskalgintzako erakundeen arteko loturak bultzatzea eta gizarte eragile, indar ekonomiko zein alderdi politikoak hizkuntza normalizazio proiektuetan inplikatzea. Bai Euskarari Akordioaren bultzatzaile nagusia da. Baita 2016ko Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa[7]rena ere.