Euskararen Interpretazio Zentroa

Euskararen Etxea 2011 001

Euskararen Interpretazio Zentroa Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxean dago. Euskararen Interpretazio Zentroarem asmoa, modu atsegin eta zuzenean euskarari buruzko oinarri batzuk publikoari erakustea da.

Azkue Fundazioak kudeatzen du Euskararen Etxearen eraikina. Euskararen Etxea Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker sortu zen. Euskarari buruzko gune espezializatu bat izatea da Euskararen Etxearen helburua.

Bestalde, Euskararen Interpretazio Zentroa, euskararen historian eta euskal hizkuntzan interesa duen ororentzako da aproposa. Bisitak lau hizkuntzetan egiteko aukera dago: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa, hain zuzen. Euskararen Interpretazio Zentroak etxe horretako bi solairu ditu hartuak. Lehenengoan, Euskararen Bidaia erakusketa elkarreragilea dago. Gune horretan euskarak denboran zehar egin duen bidaia islatu da, euskararen historia eta bilakaera azalduz. Bigarren solairuan, berriz, Euskara Mediategia eta Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua daude. Mediategian euskaraz ekoitzi diren multimedia produktuak daude ikusgai, hainbat formatutan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne