Lehendakaria | |
---|---|
Eusko Jaurlaritza | |
Orain karguan | |
Titularra | Imanol Pradales Gil |
Hasiera | 2024ko ekainaren 22a |
Karguduna | |
Trataera | Jaun Txit Garaia |
Erakundea | Eusko Jaurlaritza |
Izendatua | Eusko Legebiltzarra |
Kargualdia | Lau urteak |
Egoitza | Ajuria Enea |
Sorrera | 1936ko urriaren 13a |
Lehen titularra | Jose Antonio Agirre |
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua. Lehendakariaren inguruko erakundeari Lehendakaritza deritzo. Historiako zenbait unetan Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskal Herriko euskaldun guztien ordezkaritzat jokatu izan du, nagusiki erbestealdian, garai hartan ez baitzegoen beste erakunde demokratikorik Hego Euskal Herrian.[1][2] Lehendakaria, gaur egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari gorena da, baina Nafarroa Garaikoa ere izan daiteke baldin eta Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra abiaraziko balitz.[3]
Egun, Euskadi nahiz Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAJko Imanol Pradales da.