Eusko Labela sor-marka bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi, eraldatu edo prestatu diren nekazaritza eta abeltzaintza elikagaiak identifikatzen dituena, eta elikagai horien kalitatea, benetakotasuna eta jatorria kontrolen bidez bermatzen dituena.[1][2] Kalitatearen K letra erabiltzen du ikur gisa. Eusko Labelaren Kontseilu Arautzailea eta Eusko Label marka 1989an sortu ziren, Eusko Jaurlaritzaren 203/1989 Dekretuaren bidez,[3] eta 1992an merkaturatu ziren lehenengo Eusko Label produktuak.[1] 1998an, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak Kalitatea Fundazioa sortu zuen,[4] eta, geroztik, Eusko Labelak Eusko Jaurlaritzaren babesean jarraitzen du, baina erakunde pribatu batek kudeatzen du.[5]
Eusko Labelaren helburu nagusiak hauek dira:
HAZI arduratzen da Eusko Label kalitatearen bereizgarria duten produktuak kontrolatu eta egiaztatzeaz. Gainera, Eusko Labela duten bi produktuk (Euskal Okela eta Gernikako Piperra) Europar Batasunaren oniritzia jaso dute, hurrenez hurren IGP eta DO sormarkak lortu baitituzte.