Euskotren Kargo | |
---|---|
Eusko Trenbideen parte da | |
![]() ![]() | |
![]() Tren bat Erandioko ingurunetan | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Tren bidezko zama garraioa |
Eskualdeak | Bizkaia, Gipuzkoa |
Leloa | Zure bide berean |
Jabea | Eusko Jaurlaritza |
Presidentea | Antonio Aiz[1] |
Egoitza | Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo |
Webgunea | www.euskotren.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 2007ko maiatzaren 9a |
Eragilea | Eusko Trenbideak S.A. |
Ibilgailuak | 12 tren-makina |
Datu teknikoak | |
Galiboa | 1 m |
Euskotren Kargo — lehen EuskoKargo izenez ezaguna — Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare batzuetan merkantzia garraio zerbitzuak eskaintzen ditu. Trenbide sareak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen ditu. Beste marka komertzialak Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Euskotren Autobusa dira, eta Euskadiko tren bidezko bidaiari garraioez, tranbien ustiapenez eta autobus bidezko bidaiari garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren[2].
Euskotren Kargok 42 Sgh 6000 plataforma ditu, 2006an Tafesa enpresa madrildarrak egina. Baita Banhèras de Bigòrrako Chemins de Fer Départamentauxek (CDF) eta TEAMek egindako 12 tren-makina ere[3].