Exorzismo

Frantzisko Asiskoa, Arezzoko deabruei egindako exorzismoa, Giottoren freskoa.

Exorzismo (grezieratik= ἐξορκισμός, latinez: exorcismus, euskaraz: "arao egina", "zin bidez behartua"), deabruaren aurkako konjurua,[1], Euskaltzaindiaren arabera, "Deabruen kontrako erlijiozko ekintza".[2] Erlijio askotan deabrua nonbaitik, pertsona batengandik aterarazteko zeremonia da. Horretako metodo bat erabili behar da. Normalean, deabruak haren menpe duen norbaiti laguntzeko metodoa da. Menperatutakoa pertsona ezezik, animalia edo objektua izan daiteke ere. Batzutan ere herriak eta etxeak izan daitezke (etxe sorginduak, poltergeist). Deabruak hartuaren egoera erabatekoa izan daitek (deabruak pertsonaren ekintzak guztiak menperatzen ditu) edo partziala. Eliza katolikoak berak aitortu duenez, azken urteotan ere, gure inguruko elizbarrutiek ofizialki exorzistak edo araolariak izan dituzte. Doktrina ofizialak onartu egiten du deabruak kristauen arimak bahitu eta gorputzen barrura sartu daitekeela eta ofizialki, deabrua kanporatzeaz arduratzen diren apaizak izendatzen ditu.[3]

  1. http://dle.rae.es/?w=exorcismo&o=h
  2. https://web.archive.org/web/20151112104613/http://www.euskaltzaindia.eus/dok/eaeb/hiztegibatua/hiztegibatua.xml
  3. https://gari2017.wordpress.com/2012/12/13/deabrua-zainetan-barrena/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne