Eyes Wide Shut (euskaraz: «Ongi Itxitako Begiak») 1999ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko film erotiko bat da. Hain zuzen ere, zinema zuzendari honek filmatu zuen bere azken filma izan zen. Arthur Schnitzler idazlearen Dream Story eleberrian oinarritua dago.
Eyes Wide Shut filma oso nahasi eta enigmatikoa da, beraren inguruan gogoeta egiteko hainbat alditan ikusi beharrekoa. Bertan kontatzen diren gertakariak errealitatea eta ametsaren arteko muga zirriborratzen dute, filma misteriotsua eta amaiera oso definitua ez duenez, berarekiko hainbat irakurketa ezberdin burutzeko ateak irekiak uzten ditu.
Filma AEBtan eta Ingalaterran filmatu zen, tartean Mentmore Towers jauregian.