Ezkabarte | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2015-2027) | Pedro Maria Lezaun (bizilagunak) | ||
Posta kodea | 31194 | ||
INE kodea | 31101 | ||
Herritarra | ezkabartear | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°52′22″N 1°37′58″W / 42.87264378°N 1.63274923°W | ||
Azalera | 34 km² | ||
Garaiera | 429-977 metro | ||
Distantzia | 6,4 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.870 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 55 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 13,22 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 42,08 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 82,35 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,52 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2] | % 20.4 + % 15.4 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1857. urtea (administratiboki) | ||
Oharrak | www.ezkabarte.es |
Ezkabarte[4][a] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 6,4 kilometrora. Altuera 429 eta 977 metro artekoa da, eta 33,88 km²-ko azalera hartzen du. 2024 urtean 1870 biztanle zituen.
Ezkabarte Pirinioaurreko ibarra da, Iruñaren iparraldean kokatua, baina Ezkaba mendiak bereizten du haranetik. Horregatik, hiriburutik gertu egon arren, bere izaera landatarra mantentzea lortu du. Azken urteotan, Orikaingo industrialdearen eraikuntzarekin eta Arre kontzejuaren garapenarekin, biztanleria eta jarduera handitu egin dira. Ultzama ibaiak zeharkatzen duen ekialdeko zatia komunikazio-korapilo garrantzitsua da, N-121-A errepidea Iruñeko ingurabidearekin lotzen baitu.
Bertako biztanleak ezkabartearrak dira. Ibarburua Orikain kontzejua da, non udaletxea da.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/>
tag was found