Ezkio-Itsaso | |
---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria. | |
Administrazioa | |
Estatua | Espainia |
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Lurraldea | Gipuzkoa |
Eskualdea | Urola Garaia |
Izen ofiziala | Ezkio-Itsaso (1980-2017) Ezquioga-Ichaso(1965-1980) |
Azken alkatea | Joseba Telleria (Indep.) |
Posta kodea | 20.709 |
INE kodea | 20035 |
Herritarra | ezkiotar, itsasoar |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°4′55″N 2°16′27″W / 43.08194°N 2.27417°W |
Ikusi OpenStreetMapen | |
Azalera | 21,22 km2 |
Garaiera | 425 metro |
Distantzia | 50 km Donostiara |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1965. urtea |
Desagertzea | 2017. urtea |
Ezkio-Itsaso Gipuzkoako udalerria da, administratiboki Urola Garaia mankomunitatearen parte, geografikoki Goierri eskualdekoa. Itsas mailatik 300 metro gorago dago, 21,3 km² ditu, eta biztanle zituen 2016. urtean. Udalerria 1965ean sortu zen frankismo garaian, Ezkio eta Itsaso herriak batzean. 2017an bi herrien desanexioa dekretatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, parte-hartze prozesu baten ondoren.[1] 2020ko abenduaren 22ko akordio bidez[2], Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz ere sortu zuen Ezkio eta Itsaso elkartuz, Espainiako Auzitegi Gorenaren uztailaren 16ko 1025/2020 epaiari men eginez.
Azpeitia, Beasain, Ormaiztegi, Gabiria, Legazpi eta Zumarragarekin egiten du muga. Santa Lutzia ibaiak zeharkatzen du herria.