Ezproia edo ezproiak zaldiaren mugimenduak zuzentzeko erabiltzen diren burdinezko tresna zorrotzak dira[1]. Era ezberdinetako ezproiak daude eta zaldunaren boten orpoetan jartzen dira. Zaldiketa mota gehienetan erabiltzen dira eta arautuak daude aberengan tratu txarrak eta abusuak ez izateko.