Eztia | |
---|---|
Eztia gai likatsu eta oso gozoa da, eta Apis generoko erleek ekoizten dute (batez ere etxeko erlea) loreen nektarretik edo landareen zati bizien jariakinetatik edo landareetako intsektu xurgatzaileen iraizpenetatik abiatuta (afidoak). Substantzia horiek erleek egin, eta abarasketan biltzen dute. Erleek loreetako nektarrarekin egiten dute eztia. Nektarrari ura kenduz eta sakarosa hidrolizatuz ateratzen da; ura, glukosa, fruktosa, sakarosa eta polen hondarrak dira osagai nagusiak. Landare motaren arabera, ezti kolore eta ahogozo ezberdinak bereizten dira. Europako eztia hori kolorekoa izaten da orokorrean, baina zurixkak, berdexkak edo hori ilunak ere badaude. Elikagai gisa eta sendagintzan erabiltzen da batez ere.[1] [2][3][4][5]. Erleen zaintza eta ezti bilketari erlezaintza deritzo[6].
Eztia duela milaka urtetik erabiltzen da mundu osoan, edabe, elikagai edo sendagai zapore-emaile gisa. Osaera aldakorra du, hala ere, beren funtsezko osagaiak monosakaridoen formako karbohidratoak dira, hala nola fruktosa eta glukosa, baita disakaridoak ere, hala nola maltosa, isomaltosa, maltulosa, sukrosa, turanosa eta nigerosa. Osagai horiek dira eztiaren gozotasun biziaren eragileak. Gainera, oligosakaridoak ditu, hala nola panosa; entzimak, hala nola amilasa, peroxido oxidasa, katalasa eta fosforilasa azidoa; baditu ere aminoazidoak, B, C bitamina batzuk, niazina, azido folikoa, burdina eta zinka gisako mineralak eta antioxidatzaileak[7][8].
Eztiaren batez besteko produkzioa, munduan, 1.200.000 tona ingurukoa da. Herrialde ekoizle nagusiak dira: Txina, Turkia, Argentina, Ukraina, Mexiko eta AEB. Mundu mailako inportatzaile nagusiak Europar Batasuna eta Estatu Batuak dira[7].
Soares2017
izeneko erreferentziarakoMiguel2017
izeneko erreferentziarakoSamarghandian2017
izeneko erreferentziarakoAjibola2015
izeneko erreferentziarakoPasupuleti2017
izeneko erreferentziarakoMeo2017
izeneko erreferentziarakoAl-Waili2012
izeneko erreferentziarako