Fabrikak industria-ekoizpenak egiten, lantzen edo eraldatzen diren lantegi handiak dira[1], eta Industria-eraikin horietan lehengaiak produktu erdiburutu edo azken hauek produktu burutu bihurtzen dituzte[2]. Gure ekonomietan pisu handia dute, munduan zehar aurkitu ditzakegun ondasun gehienak fabrika batean sortu edo eraldatuak izan direlako.
Industria Iraultzan lortu ziren aurrerakuntza teknologiko desberdinei esker, fabrika gehienek muntaketa-kateak martxan edukitzeko tresnak dituzte, eta makineria horiek gordetzeko biltegi handiak edo biltegi moduko eraikinak dituzte.
Gaur rgun, produktibitatea bizkortzearren eta handitzearren, eskulanaren ordez teknologiari esker lortutako makineria berriak erabiltzen dituzte[3].