Falazia genetikoa bere jatorria aipatuz zerbait gaitzesten duen falazia da. Ignoratio elenchi edo hutsaltasun falaziaren mota bat da. 1934an proposatu
zuten Morris Raphael Cohenek eta Ernest Nagelek Logic and Scientific Method bere liburuan.[1] Adibidez, ezkontza-eraztunak erabiltzea jatorrian emakumeen kateak irudikatzen dituztela kritikatzeak falazia genetiko bat suposatzen du, izan ere, hainbat arrazoi daude ezkontza-eraztunak erabiltzeko.[2]