Falciani zerrenda, baita ere Lagarde zerrenda bezala ezagututa nahiz eta desberdintsuak izan, HSBC banketxe britaniarraren Genevako sukurtsalean (Suitzan) 130.000 zerga saihestetzaile izatearen susmapean dauden 130.000 pertsonen zerrenda ezaguna da. Hervé Falciani banketxe horren informatikari langilea zen eta lanpostutik berak zabaldu zuen.[1] Lagarde zerrenda, aldiz, Christine Lagarde Frantziako ministroaren izenetik dator. Lagardek 2010eko urrian Falciani zerrendan dauden 2000 izenen azpizerrenda Greziako funtzionarioei eman zien zerga saihestearen aurka lan egin zezaten. 2012an Kostas Vaxevanis kazetariak bigarren zerrenda hori Hot Doc aldizkarian argitaratu zuen; filtrazio horrekin ustelkeriaren eta zerga iruzurraren aurka aritzeko Greziako Gobernuaren ezintasuna salatu nahi zuen.