Falls Road Bóthar na bhFál | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Hiria | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°35′37″N 5°57′30″W / 54.5935°N 5.9582°W |
![]() | |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Falls Road, irlanderaz: Bóthar na bhFál, euskaraz "Hesien Bidea", Ipar Irlandako Belfast hiriaren mendebaldeko etorbide nagusia da; Belfast Erdiguneko Divis Street kaleetik Andersonstowneko aldirietara. Bere izena hiriko katoliko eta irlandar nazionalista komunitateen sinonimoa da. Ipar Irlandako kale ezagunetakoa da eta urte osoan zehar turista ugari erakartzen ditu. Aldiz, aurrez-aurre dagoen Shankill Road kalea nagusiki protestantea da, Falls Road kaletik bake lerroekin bananduta. Etorbidea sarritan The Falls Road bezala ere izendatzen da Falls Road baino gehiago.