Zientziaren filosofiaren diziplinaren baitan, faltsabilitatea, teoria edo hipotesi bat okerra dela froga lezaketen esperimentu eta behaketa posibleen existentziari deritzo, hots, proposizio unibertsal bat (enuntziatu behagarri bat) arrazoiz eta behaketaz gezurra dela egiaztatu edo ondorioztatu ahal izateko posiblitatea. Beste era batera esanda, behaketa enpiriko baten ondorioz, logikoki posiblea den enuntziatu batetik deduzitu baldin badaiteke proposizio unibertsal bat faltsua dela, azkeneko honi atxikiko litzaiokeen propietateari faltsabilitate deritzo.
Karl Popper (1902-1994) filosofo austriarrak sorturiko filosofian, teoria epistemologikoaren oinarrizko kontzeptua da faltsazionismoa[1][2].
Popperrek faltsutu-ezinak diren ideiei erreferentzia egiteko nozio metafisikoen behaketa programazioa asmatu zuen. Positibismoa ez bezala (non proposizioen esangarritasun ezaren alde egiten den, hauek faltsutu edo egiazkotzat diren edo ez frogatu ezin denean), Popperrek defendatu zuen faltsabilitatea badela kritizismoaren nozio orokorra, nahiz eta gezurtatze enpirikoa, teorien gaineko kritikak gauzatzeko metodo eraginkorrenetariko bat izan.