Faltsazionismoa edo arrazionalismo kritikoa, Karl Popper (1902-1994) filosofo austriarrak sorturiko korronte epistemologikoa da. Popperren arabera, teoria bat kontrastatzea kontraargudio baten bidez gezurtatzen saiatzea da. Ezin bada gezurtatu, teoria hori berretsirik geratzen da, eta behin-behinekoz onartua izan daiteke, baina ez egiaztatua; hau da, ez dago erabat egiazkoa den teoriarik, gehienez "ez gezurtatuak" daude. Aldi berean, teoria bat egokia izateko faltsagarria izan behar du, gezurtagarria, hots faltsabilitatea ukan behar du. Faltsazionismoa metodo zientifikoaren zutabeetako bat da.