Familia-plangintza bikote edo pertsona batek hartutako erabaki librea eta arduratsua da, izan nahi dituen seme-alaben kopuruari buruz, eta, ume bat baino gehiago edukitzea erabakiko balu, horien jaiotzen arteko denbora-tarteari buruz. Jaiotzak erregulatzeko prozedurak, bai haurdun ez geratzeko teknikak (kontrazepzioa) bai lagundutako ugalketa-teknikak ere bada.[1] Teknika horiek errazteko, administrazioek familia-plangintzako zentroak sortzen dituzte.
Bikote edo pertsona batek hartutako erabaki librea eta arduratsua da familia-plangintza. Nahi gabeko haurdunaldiak ekidin edo desiratutako haurdunaldiak erraztu eta haurrak noiz izan erabakitzen eta bideratzen duten neurrien multzoa ere da. Familia bat eraikitzea edo ez eraikitzea norbere esku dagoen aukera bat izan behar da.[2]
Familia-plangintzaren barruan sartzen dira, halaber, sexualitatearen heziketa, sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa eta tratamendua, ernalketaren aurreko aholkularitza, haurdunaldian eta erditzean, bai eta ernalkortasunaren tratamendua ere,[3] lagundutako ugalketa-tekniken bidez, in vitro ernalketa kasu.