Fastoak (poema) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Publio Ovidio Nason |
Sorrera-urtea | I. mendea |
Jatorrizko herrialdea | Erromatar Inperioa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | epopeia |
Hizkuntza | latin klasikoa |
Fastoak (latinez, Fasti) Publio Ovidio Nasonen idazlan baten izenburua da, datazio polemikoa duena, nahiz eta akordio orokor bat dagoen, K.o. 8. urtea baino lehen konposatu zela onartzeko (urte hartan deserriratu zuen Augustok). K.o. 12. urte inguruan argitaratu zen.
Lan honetan, Ovidio egutegi erromatarra azaltzen saiatzen da, hilabeteen izenen jatorria, jaien jatorria eta unean uneko ezaugarri astronomikoak azalduz. Mitoez gain, narrazio historiko batzuk ere biltzen ditu.