Fat Man | |
---|---|
Mota | bonba nuklear |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Zerbitzua | |
Gatazka | atomic bombing of Nagasaki (en) |
Erabiltzailea | Ameriketako Estatu Batuak |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | Los Alamosko Laborategi Nazionala |
Kopurua | 121 |
Zehaztasunak |
Fat Man (euskaraz: Gizon Lodia, japonieraz: ファットマン) Estatu Batuek 1945eko abuztuaren 9an Nagasakin, Japonian, leherturiko arma nuklearraren izen kodetua da. Japonian erabilitako bigarren arma nuklearra izan zen, historian erasorako erabilitako hirugarrena (Trinity eta Little Boy ondoren) eta orain arte, eraso batean erabilitako azken gailu nuklearra. [1]
Bonba B-29 Bockscar hegazkinetik bota zuten estatubatuarrak. Charles Sweeney izan zen hegazkinaren komandantea. Little boy baino potentzia bikoitza zuen baina Nagasakiren topografia zela eta, eragin txikiagoa izan zuen. Hala ere, 40.000 pertsona hil ziren, 25.000 zauritu izan ziren eta beste zenbait denborarrekin hil ziren radiazioarengatik.