Fazistola[1] alde anitzeko kantore handia da, liburu batzuk batera zabalik izateko erabiltzen direnak. Era honetakoek lau alde izan ohi zituzten, lau fraidek edo elizgizonek lau kantu-liburu aldi berean irakurri edo kantatzeko modukoak[2].
Europako Mendebaldean Pizkundetik aurrera zabaldu ziren bereziki, eta modelo birakariak ere badira adibide landuenetan. Bi aurpegikoak izan daitezke txikienak, eta lau baino gehiago izan ditzakete batzuek.
Euskal Herrian gorde diren era honetako kantoreen artean, EzpeletakoJondoi Eztebe elizan bada bat, 18. mendekoa, ondare babestu gisa izendatua[3]. Beste bi adibide bikain dira Lantziego elizan dagoen fazistol manierista, 16. mendekoa[4]; Santikurutze Kanpezuko elizako koroan dagoena, edo Urizaharrako elizako koroan dagoena, 18. mendekoa[5].