Felipe Salaverry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lima, 1806ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | Peru |
Heriotza | Arequipa, 1836ko otsailaren 19a (29 urte) |
Hobiratze lekua | Presbítero Matias Maestro (en) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | National University of San Marcos (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Felipe Santiago Salaverry del Solar (Lima, 1806ko maiatzaren 3a - Arequipa, 1836ko otsailaren 18a) militar eta politikari perutarra izan zen, Peruk izan zuen presidenterik gazteena eta hil zen gazteena. Oso militar ilustratua zen, irakurtzeko zaletasuna zuen eta idazteko gaitasuna. 1835ean Luis José de Orbegoso presidentearen aurka matxinatu zen eta boterea hartu zuen. Urtebete baino ez zuen gobernatu, 1835eko otsailetik 1836ko otsailera. Bere herrialdearen buru izan zen Boliviako inbasioaren aurka. Andrés Santa Cruzek garaitua eta atxilotua, fusilatuta hil zen, bere aurkako prozesu sumario baten ondoren.