- Artikulu hau semeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fermin Lasala».
Fermín Lasala Collado (Donostia, Gipuzkoa, 1832ko uztailaren 17a - Madril, Espainia, 1918ko abenduaren 17a) gipuzkoar politikaria eta historialaria izan zen. Mandas eta Villanuevako duke ezkontide titulua eskuratu zuen, Maria Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobosekin ezkondu zenean, XIV Mandas eta Villanuevako Dukesa eta XVIII Belalcazarreko Kontesa. Ez zuten ondorengorik izan.
Donostiako Egia auzoan lurrak erosi zituen eta etxalde bat egin zuen. Emaztearen omenez Cristina Enea izena jarri zion. Bertan kokatzen da gaur egun Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea. Handik gertu, kale bat dago Mandasko Dukearen izenean, Egia kalea, Alkolea kalexka eta Mundaiz pasealekua elkartzen diren puntuan, Cristina Enea parkearen sarreran. Parte Zaharrean dagoen Lasala plazatxoak (erdian lehoi bat duena), ordea, ez omen darama bere izena, aitarena baizik: Fermin Lasala Urbieta. Hain zuzen ere, aita semeen artean bereizteko, semeari Mandasko duke deitzen zaio gehienetan.[1]
- ↑ TXILLARDEGI: "Lasalako lehoina". Irutxuloko Hitza, 2007-VII-6.