Fernando IIIa Habsburgokoa (Graz, 1608ko uztailaren 13a - Viena, 1657ko apirilaren 2a) 1637-1657 bitartean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea eta Alemaniako erregea (Erromatarren erregea), 1625-1657 urteetan Bohemiako erregea eta 1627-1657 urteetan Hungaria eta Kroaziako erregea izan zen.
Fernando II.a bere aitaren ondorengoa izan zen. 1634an Suediarrak menderatu zituen Nördlingenen, Gallas jeneral austriarrak lagunduta. Suedia eta Frantziaren kontrako borrokan jarraitu zuen Hogeita Hamar Urteko Gerran, Westfaliako bakea sinatu arte (1648).