Fight Club (euskaraz: Borroka kluba) film satirikoa da, David Fincher estatubatuar zinemagileak 1999an zuzendu zuena. Chuck Palahniuk idazlearen izenburu berdineko eleberrian (1997) oinarrituta dago. Edward Norton, Brad Pitt eta Helena Bonham Carter izan ziren antzezle nagusiak. Nortonek bere lanbide liberalarekin asperturik estatubatuar gizartean bizi den "gizon arruntaren" papela egiten du (zeinaren izena ez den erakusten). Hala bada, "borroka klub" klandestino bat sortzen du Tyler Durden deituriko jaboi saltzaile batekin (Brad Pittek antzeztua), eta honekin eta Marla Singerrekin (Helena Bonham Carterrek antzeztua) erlazio batean aurkitzen da.
Chuck Palahniukeken eleberria Laura Ziskinek aukeratu zuen, 20th Century Foxeko produktoreak hain zuzen, zeinak Jim Uhis kontratatu zuen zineko adapziorako gidoia idatzi zuen. David Fincher proposaturiko lau zuzendarietako bat izan zen, eta azkenean, kontratatua izan zen proiektuarenganako zuen ilusioa ikusita. Fincherrek gidoia garatu zuen Uhisekin batera eta zineko industriako aktoreei eta beste kide batzuei eskatu zien laguntza idazteko ordurako. Zuzendariak eta aktore zerrendak pelikula 1955eko Rebel Without a Cause eta 1967ko The Graduate filmekin alderatu zuten. Fincherrek filmeko indarkeria generazio gazteen eta publizitateko baloreen sistemaren arteko gatazkaren metafora adierazten saiatu zen. Zuzendariak Palahniuken eleberriko ñabardura homoerotikoak kopiatu zituen ikuslearentzat deserosoa eginarazteko eta hala bukaerako giro dramatikoa asma zezaten saihesteko.
Estudioko exekutiboei ez zitzaien pelikula gustatu eta ondorioz, marketing kanpaina berregin zuten, hala, diru galtze posibleak gutxitzeko asmotan. Fight Clubek ez zituen aurreikuspenak bete eta erreakzio oso polarizatuak jaso zituen kritikoen partetik. Hala ere, Oscar Sari batera nominatua egon zen eta beste hamabost nominazioetara. Horretaz gainera, Brad Pitten pelikula onenetako gisa kontsideratua dago. Pelikula, mezu anbiguo eta ulertze zailekoa lehen ikustaldian, ez zen asko gustatu estreinatu eta lehen urteetan, baina denborarekin kultuzko filma bilakatu zen. Pelikula eztabaidagarrienetako bat bilakatu zen. The Guardian egunkariak estatubatuar politikako aldaketaren seinale bezala ikusi zuen eta bere estiloa berritzaile gisa definitu zuen. Pelikulak arrakasta komertziala lortu zuen DVD formatoa sortzerakoan, zeinak asko erraztu zuen kultuzko filma bilakatzean. Gaur egun IMDb webgunean historiako pelikula onenen zerrendan hamargarren postuan aurkitzen da.