Filipe Belgikakoa (frantsesez: Philippe Léopold Louis Marie, nederlanderaz: Filip Leopold Lodewijk Maria, alemanez: Philipp Leopold Ludwig Maria; Belvédère gaztelua, Brusela, 1960ko apirilaren 15a) belgikarren erregea da 2013ko uztailaren 21etik. Izan ere, haren aita Albertok abdikatu behar izan zuen, osasun arazoak baitzituen.[1]