Filipe I.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1285eko urriaren 5a - 1314ko azaroaren 29a ← Filipe III.a Frantziakoa - Luis I.a Nafarroakoa →
1284ko urriaren 16a - 1305eko apirilaren 4a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Fontainebleau, 1268ko ekaina | ||||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||||
Heriotza | Fontainebleau, 1314ko azaroaren 29a (46 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza istripuzko heriotza: istripu zerebrobaskularra hunting accident (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Filipe III.a Frantziakoa | ||||
Ama | Elisabet Aragoikoa (1248-1271) | ||||
Ezkontidea(k) | Joana I.a Nafarroakoa (1284ko abuztuaren 16a, 1284ko abuztuaren 16a (egutegi gregorianoa) - 1305eko apirilaren 2a) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Kapetar dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako frantsesa latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Filipe I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa (Fontainebleau, 1268ko apiril edo ekaina - ibidem, 1314ko azaroaren 29a), izengoitiz Filipe Ederra (frantsesez: Philippe le Bel) deitua, 1285-1314 bitartean Frantziako erregea izan zen. Joana I.a Nafarroakoarekin ezkondu zenez gero, 1284-1305 bitartean Nafarroako erregea eta Champagneko kondea izan zen.
Ederra ezizena itxura fisikoarengatik zetorkion, nahiz eta nortasun malgugaitzak beste ezizen batzuk ekarri zizkion. Bernard Saisset, Pamiersko apezpiku aurkariaren hitzetan, «ez da gizona ezta piztia, estatua baizik»[1]. Boterea hartuta, Frantziako monarkia kosta ahala kosta indartzea erabaki zuen. Horretarako, legegizonen burokrazian oinarritu zen, aurreko erregeak baino gehiago.