Filosofoen bizitzak edo Filosofo argien bizitzak[1] (grezieraz, φιλóσοφoι Βίοι) greziar eta erromatar kulturetako antzinako filosofoei buruz, Tales Miletokoarekin (K. a. c.624-c.546) hasi eta II. mendekoSexto Enpiriko arte, Diogenes Laerziodoxografo eta biografoak idatzitako bilduma bat da, grekeraz jatorrian, liburuki sorta moduan antolatua. Bertan, filosofoen jatorriari eta bizitzari buruzko datuak [2] eta anekdotak biltzen dira. Dagokien eskola filosofikoa [3], pentsaera eta bibliografia zabala [4] ere aipatzen ditu, filosofo bakoitzaren nortasuna eta pentsaera uztartuz horrela. Filosofoei buruzko bertsoak ere ematen ditu. Lanaren estilo errazak, umoretsua batzuetan [5] , publiko zabal bati begira idatzia izan zela pentsarazten du. Historian zehar eta egun ere antzinako filosofiaren oinarrizko erreferentzia izan da, askok bere estilo kaxkarra nabarmendu badute ere [6].
↑Izenburu luzeagoak ere izan ditu lanak batez ere argitalpen zaharretan.
↑Adibidez, "Euklides Megarakoa zen, Istmotik gertuko hirikoa hain zuzen, edo beste batzuen arabera, Gelakoa...".
↑Adibidez, "ArkelaoAnaxagorasen ikasle eta Sokratesen maisu izan zen, Joniatik Atenasera filosofía naturala ekarri zuen lehena ...".
↑Bertan aipaturiko idazkietatik asko galdu egin dira.
↑Adibidez, "Diogenesek (zinikoa, alegia) garbia ez zen bainu batean zegoela, hau esan zuen: «Hemen bainatzen direnak, non garbitzen dira?»".