Finantzaketa

Finantzazioa, finantzaketa, finantzamendua edo finantzabidea pertsona, enpresa edo beste erakunde batek finantza-baliabideak (funtsean, dirua) eskuratzeko prozesu eta ekintza da. Enpresak bazkideen ekarpenez, akzioak jaulkiz eta kanpoko finantzazioz (kredituak eta maileguak jasoz eta jesapenak jaulkiz) nahiz bere jardueran sortutako baliabideekin egindako autofinantzaketaz (amortizazioak eta hornidurak eta erreserbak, esaterako). Zorrak ordaintzeko gerorapenak eta geroko kobrantzen aurrerapenak ere finantzazio-iturri dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne