Fiorenzo Magni (Vaiano, Pratoko probintzia, 1920ko abenduak 7 – Vaiano, 2012ko urriak 19) txirrindulari italiar bat izan zen, profesionala 1941 eta 1956 bitartean, denbora horretan 47 garaipen lortu zituelarik, horien artean hiru Italiako Giro.
Era berean, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehen txirrindularia izan zen, 1948ko Italiako Giroan, 1949ko Frantziako Tourrean eta 1955eko Espainiako Itzulian etapa garaipenak lortuz.