First Blood (euskaraz Lehen Odola, halere Rambo I izenburuz ezagunagoa da) 1982ko Ted Kotcheff estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. David Morrell idazlearen izenburu berdineko First Blood eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sylvester Stallone, Richard Crenna eta Brian Dennehy aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek lortutako arrakastari esker bi jarraipen izan zituen, Rambo: First Blood Part II (1984) eta Rambo III, bai eta Rambo (2008) berregokitzapen bat ere.
Filma Kanadako Columbia Britainiarran negualdean filmatu zen.