Florilegio

Florilegio bat literatura lanen zatiekin osatutako bilduma, antologia edo miszelanea bat da. Hitzaren jatorria latinean dago, florilegium (plurala, florilegia), bi hitzekin osatua: flos ('lorea') eta legere ('bildu', 'hautatu'). Florilegio bat, literalki, lore-sorta bat da, eta zentzu figuratiboan beste lan batzuetatik ateratako zatiekin osatutako bilduma bat. Etimologiaren aldetik antologiaren jatorri berbera du, grezieraz ἀνθολογία.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne