Fluxu-diagramaalgoritmo edo prozesu bat burutzeko pauso guztiak irudikatzen dituen diagrama bat da, abiapuntu eta helmuga bakarra dituena. Urratsak modu ordenatuan irudikatzen ditu, horiek gezi batez lotuz. Pauso bakoitzean burutu beharreko jarduera zein motakoa den, itxura desberdineko irudiak erabiltzen dira:
laukizuzenak burutu beharreko ataza sinpleak irudikatzen dituzte;
behar diren datuak eta eskuratzen diren emaitzak paralelogramo batez;