Foehn efektua

Foehn efektua. Topografiak aire-masak igoarazten ditu, ur-lurruna kondentsatuz eta euri orografikoak sortuz (hesi efektua). Haizebean jadanik lehortuta dagoen airea jaitsi eta honek presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen ditu (Foehn efektua).
Foehn efektua ohikoa da Aratz-Aizkorri mendikatean

Foehn edo Föhn haizea mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea da[1]. Haizealdean ur lurruna hoztu, kondentsazio edo alderantzizko sublimazioa sortu eta maldetan hodeiak eta euri orografikoak sortzen dira. Malda bien artean alde klimatiko gogorra gertatzen da, haizealdean euriak eta haizebean oskarbi izanik. Haizebean jadanik lehortuta dagoen airea jaisten da eta honek presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen ditu, haize "lehorgarri" eta oso beroa sortuz[2].

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. McKnight, TL; Hess, Darrel. (2000). «Foehn/Chinoonk Winds» Physical Geography: A Landscape Appreciation (Upper Saddle River, New Jersey: Prentice Hall): 132. ISBN 0130202630..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne