Ingalaterrako futbol liga Football League First Division | |
---|---|
Antolatzailea | English Football League |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1888 1992 (desegina) |
Eremua | Ingalaterra Gales |
Taldeak | 22 |
Maila | 1 |
Garaipen gehien | Liverpool FC (18 Liga) |
Txapelduna | Leeds United (1991-92) |
Football League First Division Ingalaterrako futbol ligaren txapelketa nagusia izan da ehun urtez, sorrerako 1888tik 1992 arte. Azken urte honetan Premier League gaur egungo txapelketa abiatu zuten.
Lehenengo hiru urteetan 12 taldek osatzen zuten liga, 1891n 14 ziren, 1892tik 1898 arte 16, handik 1905 arte 18, handik 1915 arte 20 eta 1919tik 1987 arte 22 talde. Azken urteetan aldaketa batzuk egon ziren eta talde kopurua 20-22koa izan zen.
Liverpool FC txapelketa gehien irabazi duen taldea (18), Arsenal FC bigarrena (10), Everton FC hirugarrena (9) eta laugarrenak Manchester United (7) eta Aston Villa F.C. (7).