Ford T | |
---|---|
![]() | |
Ekoizlea | Ford Motor Company |
Marka | Ford |
Ezizena | Tin Lizzie, T, Leaping Lena, flivver |
Ekoizpen urteak | 1908–1927 |
Ekoizpen lekuak | Detroit, AEB; Highland Park, AEB; Minneapolis, AEB Buenos Aires, Argentina; Geelong, Australia; São Bernardo do Campo, Brasil; Toronto, Kanada; Walkerville, Kanada; Kopenhage, Danimarka; Manchester, Erresuma Batua; Berlin, Alemania; Cork, Irlanda |
Aurrekaria | Ford S |
Ondorengoa | Ford A |
Segmentua | Ekonomikoa |
Mota | full-size Ford (en) ![]() |
Konfigurazioa | FR |
Motorra | 2.9 L 20 hp I4 |
Abiadura-kaxa | 2 abiadurazkoa |
Bataila | 2,54 |
Luzera | 3,40 |
Pisua | 540 |
Diseinatzailea | Henry Ford, Childe Wills, Joseph A. Galamb eta Eugene Farkas |
Kopurua | 15.000.000 |
Ford T eredua 1908ko urriaren 1etik 1927ko maiatzaren 26ra Ford Motor Companyk ekoitzi zuen autoa da[1]. Modelo honi esker Henry Fordek ezarritako kateko ekoizpena popularizatu egin zen, horrela kotxearen prezioaren jaitsiera eragin eta erdi-mailako klaserako eskuragarriagoa eginez[2]. Childe Harold Wills estatubatuarrak eta Joseph A. Galamb, Eugene Farkas ingeniari hungariarrek diseinatu zuten batez ere. T eredua kolokialki "Tin Lizzie", "Leaping Lena" edo "Flivver" izenez ezagutua izan zen[3][4].
Ford T eredua XX. mendeko autorik eraginkorrena izendatu zuten 1999ko Car of the Century txapelketan, BMC Mini, Citroën DS eta Volkswagen Beetle-en aurretik[5]. Forden T ereduak arrakasta izan zuen, ez bakarrik eskala handiko garraio ekonomikoa eman zuelako, baizik eta autoak berrikuntzak ekarri zituelako gehituz zihoan erdi-mailako klasearentzat, eta Estatu Batuetako modernizazio-garaiko sinbolo boteretsua bihurtu zen[6]. Hamabost milioi salmentekin historian gehien saldu zen kotxea bihurtu zen, 1972 urtean Volkswagen Beetle-ek gainditu zuen arte. Gaur egun mundu osoko kotxe salmenten zerrendan zortzigarrena da[7][8].