France 3 Euskal Herri Pays Basque | |
---|---|
Jabea | France 3 |
Emisio eremua | Lapurdi Zuberoa Nafarroa Beherea |
Hasiera data | 1992 |
Egoitza | Baiona (Lapurdi) |
Baliagarritasuna | LTD, Satelite, Kable |
jt.france3.fr/regions/popup.php?id=l64a_locale |
France 3 Euskal Herri Pays Basque France 3 Aquitaine Frantziako eskualdeko telebista katearen tokiko edizioetako bat da, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behererako hain zuzen. Frantsesez, okzitanieraz eta euskaraz emititzen da, euskarazko lehen emisioa 1971n izanik, euskaraz inoiz telebista batean egindako lehen saioa, ETBren sorrera baino 11 urte lehenago.[1] Euskarazko lehen emisio hori France 3 Aquitaine-n eman zen, "France 3 Euskal Herri Pays Basque" tokiko edizioa 1992an sortu baitzen.
Tokiko edizio hau France 3 Aquitaineren barnean kokatzen da eta hau aldi berean France 3 kate nazional frantsesaren barnean.