Frances Parker | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Otago eskualdea, 1875eko abenduaren 24a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | 1924ko urtarrilaren 19a (48 urte) |
Familia | |
Aita | Harry Rainy Parker |
Ama | Frances Emily Jane Kitchener |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Newnham College |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta sufragettea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa |
Frances Mary “Fanny” Parker (Otago, Zeelanda Berria, 1875eko abenduaren 24a - Arcachon, Frantzia, 1924ko urtarrilaren 19a) Zeelanda Berriko sufragista britainiarra zen. Emakumeen boto-eskubidearen aldeko mugimendu eskoziarraren pertsona garrantzitsua zen. Bereziki ezaguna izan zen Robert Burns poetaren jaiotetxeari su ematen saiatu zelako. Hainbat aldiz espetxeratu zuten ekintza militanteengatik, eta, kartzelan zegoela, bortxaz elikatu zuten.