Francho Nagore | |
---|---|
![]() (2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1951 (73/74 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania aragoiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, idazlea, filologoa eta erromanista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Francho Nagore Laín (Zaragoza, Aragoi, 1951) hizkuntzalaria eta idazlea da, aragoiera modernoaren aitzindarietako bat eta gaur egungo erreferente nagusietakoa.
Consello d'a Fabla Aragonesa erakundearen sortzaileen artean dugu, eta haren presidente 2004 arte. Hiztun berria da, eta fablak batzeko ahalegin garrantzitsua egin du. Chunta Aragonesista (CHA) alderdi abertzaleko militantea ere bada. Egun, Zaragozako Unibertsitatearen Huescako Irakasle Eskolan eskolak ematen ditu.
1977an argitaratu zuen Gramática de la lengua aragonesa liburua, mota horretako lehen lan modernoa.