Francisca de Nebrija | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisca de Lebrija |
Jaiotza | ezezaguna |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erretorikoa |
Francisca de Nebrija edo Lebrija (Nebrixa edo Lebrixa gisa ere ageri da bere abizena) Juan Pérez de Moya idazle garaikidearen arabera, XVI. mendeko humanista, irakasle eta erretorikoa izan zen.
Ustez, Antonio de Nebrijaren alaba omen zen, hots, lehen gaztelaniaren gramatikaren egilearena, eta haren emazte Isabel Montesinarena (bederatzi ume izan zituztenak, baina izen horretako alabarik dokumentatuta ez dago).[1] Badirudi, bere aita erretorika katedran ordeztu zuela Alcalá de Henaresko Unibertsitatean [2], alegia, unibertsitate batean klaseak eman zituen lehen emakumeetako bat bihurtuko lukeena; baina ideia hori Juan Pérez de Moya egilearen Varia historia de santas e ilustres mujeres de todo género de virtudes (1583) lanetik dator eta ez dauka dokumentazioan oinarririk.[3] Azken urtetan, Dionisio Martín Nietok[4] eta Pedro Martín Bañosek[5] demostratu dute Francisca de Nebrija pertsonaia literarioa baino ez dela eta ez zela benetako persona bat izan.