Francisco de Quevedo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1584ko irailaren 14a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Villanueva de los Infantes, 1645eko irailaren 8a (60 urte) |
Familia | |
Ama | María Gómez de Santibáñez |
Ezkontidea(k) | Esperanza de Mendoza (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alcalako Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | San Jakueren ordena |
Mugimendua | Kontzeptismoa Espainiako Urrezko Mendea |
Genero artistikoa | olerkigintza eleberri pikareskoa tragedia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Francisco Gómez de Quevedo y Santibáñez Villegas (Madril, Espainia, 1580ko irailaren 14a - Villanueva de los Infantes, Ciudad Real, Espainia, 1645ko irailaren 8a) idazle, diplomatiko eta politikaria izan zen. Luis de Góngora olerkari eta antzerkigilearekin zuen lehia latza oso ezaguna da. Conceptismo deituriko Espainiako barroko aroko literatura mugimenduaren maisu eta gidaritzat hartu izan da Francisco de Quevedo. Nolanahi ere, Quevedoren obraren handitasuna eta aberastasuna -nola hizkuntzaren, hala ideien arloan- sailkatze ahalegin orotik kanpo geratzen da, eta berorretan laburbildurik azaltzen dira XVII. mendeko Espainia dekadente hartako kontraesan ideologiko guztiak.