Franko-Belgikar Zirkuitua

Franco-Belgikar Zirkuitua
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1924
Ekitaldi kopurua85 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Mai)
MotaEgun bateko lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 34 not foundFRA Frantzia
BEL Belgika
AntolatzaileaUCI
Maila1.Pro (2021-)
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaERI Biniam Girmay
Garaipen gehien lortu duenaBEL Georges Dequesne
SUI Benno Wiss
BEL Julien Vervaecke
BEL Alfons Ghesquière
AUS Robbie McEwen
BEL Cyriel Van Overberghe
(2 garaipen)
Dokumentazioa

Franko-Belgikar Zirkuitua, txirrindularitza profesionaleko lasterketa bat da. Frantzia eta Belgika artean egiten da, denboraldiaren amaieran. 1924. urtean egin zen lehenengo ekitaldia. Bigarren mundu gerra zela eta, 1940tik 1954ra ez zen egin. 1968. urtean ere ez zen egin. Lasterketa Tournai belgikar hirian bukatzen da, lau etapa egin ostean. Etapa lauak direnez normalean sprintean amaitzen dira eta sailkapen nagusian segundu gutxi izaten dira onenen artean. 2016. urtean, egun bakarreko lasterketa izan zen eta horrela jarraitu du.

1970. urtean, bi garaile izan zituen. 2012. urtean, izena aldatu zuen; Eurométropole Tour.

Historian zehar ez dira euskaldunik izan podiumean, ezta etapa garaipenik lortu. 1998ean, Iñaki Barrenetxeabilbotarrak lasterketan parte hartu zuen eta 41. postuan amaitu zen sailkapen nagusian.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne