Frantses klasiko | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak frantses | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Aurrekaria | Q131599215 |
Hizkuntza kodeak | |
Wikipedia | baliorik ez |
Frantses klasikoa (frantsesez: français classique) frantsesaren banaketa historiko bat da, Pizkundea eta XVIII. mende arteko idazleek erabili zutena.[1] Irakurle modernoek erraz ulertzeko moduko frantsesa da (frantses ertain eta antzinako frantsesa ez bezala), baina hiztegian eta sintaxian ezberdintasun ugari ditu, aditzen eraikuntza preposizionalean batez ere. Adibidez, «comencer» (euskaraz: «hasi») aditza ez zuten inoiz josten «par» preposizioarekin 1601 baino lehen eta data honetara arte ez ziren «commencer par le début» edo «commencer par ici» bezalako joskerak agertzen.
Frantses klasikoak ez du muga kronologiko zehatzik. Hala ere, garai honetako frantses idatzia hizkuntza eta arau zehatzak eta zuzentarauak finkatzeko oinarri izan zen. Hain zuzen ere, Errenazimentuko erretorikoek eta, batez ere, geroago Malherbek eta Boileauk hizkuntza horretatik abiatuta idatzi zituzten lehen gramatika arautzaileak.[2] Arauak garai bereko estetika klasikoari erantzun zion: hizkuntza argi eta normatibizatu bat, Frantziako Erresuma osoan irakatsiko zutena eta gaur egun hitz egiten den frantsesa bilakatuko zena.