2024ko Frantziako Tourra | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Uztaila |
Eskualdea | Frantzia eta ondoko herrialdeak |
Euskarazko izena | Frantziako Tourra |
Bertoko izena(k) | Le Tour de France |
Ezizena(k) | La Grande Boucle |
Modalitatea | Errepidea |
Mota | Itzuli Handia |
Antolatzailea | ASO |
Lasterketa zuzendaria | Christian Prudhomme |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1903 |
Edizio kopurua | 111 (2024) |
Lehenengo irabazlea | Maurice Garin |
Garaipen gehien | Jacques Anquetil (5) Eddy Merckx (5) Bernard Hinault (5) Miguel Indurain (5) |
Amaierako edizioa | Jonas Vingegaard |
Frantziako Tourra (frantsesez eta ofizialki: Le Tour de France, tuʁ də fʁɑ̃s ahoskatua) etapakako bizikleta lasterketa da, hiru astez Frantziako hiri eta herriak zeharkatzen dituena. Hiru itzuli handietako bat da, Italiako Giroa eta Espainiako Vueltarekin batera, eta entzute gehien duena.[1]
Lehenbiziko ekitaldia 1903. urtean korritu zen, eta harrezkero urtero antolatu da, Lehen eta Bigarren mundu gerren urteetan izan ezik. Uztailean izaten da, eta urtero mundu osoan jokatzen diren kirol ospakizunetan arrakastatsuena da.[2] UCI World Tourreko talderik hoberenek parte hartzen dute, gehi antolatzaileek gonbidatzen dituztenek.